Lazpiurrek bere makinen familientzat gomendatutako ordezko piezen kitak ditu. Ordezko piezen kit horiek makinaren hasierako entregarekin batera eman dakizkioke bezeroari, bai eta makinaren produkzio-bizitzan zehar ere, bezeroaren instalazioetan.
Fidagarritasun handiagoa izango duzu gure jatorrizko ordezko piezekin: fabrikatzailearen jatorrizko ordezko piezak erabiltzen badira bakarrik soilik berma daiteke bere makinek ezin hobeto funtzionatuko dutela.
Lazpiurrek bezeroak prebentziozko mantentze-lanen edo larrialdiko konponketen kasuan eska ditzakeen ordezko piezak hornitu egin ditzake. Hornidura pieza mekanikoetatik hasi eta osagai elektronikoetara joan daiteke, sentsoreak, motorrak eta kamerak barne hartuz.