- Home
- »
- BATERIEN MODULUAK ETA PACKAK
TREN MOTOR ELEKTRIKORAKO MUNTAKETA-LINEA MALGUAK ETA AHALMEN HANDIKO MODULU ETA PACKAK DITUZTENAK
Muntaketa- eta testatze-instalazioak, erabiltzeko prest, bezerorik zorrotzenei soluziorik hoberena eta errentagarriena eskaintzen dietenak.
DESKRIBAPENA
Bateriak ekoizteko fabrikazio-soluzio espezializatuak eskaintzen ditugu. Gure eskarmentu nagusia prozesu hauek ezagutzean datza: ibilgailu elektrikorako moduluak eta bateria-packa manipulatzea, muntatzea, soldatzea, itsastea eta testatzea. Lazpiur, bereziki, eskalagarritasunaren arloan espezializatua dago, bolumena aldakorra izan daitekeen kasuetarako.
INFORMAZIOA
- Flex Line AIR teknologia, produktu anitzeko instalazioetarako.
- Moduluen eta baterien packen muntaia.
- Urtean 350.000 modulu inguruko ekoizpena.
- Linea automatikoak eta erdiautomatikoak.
- Kalitatearen ikuskapena eta kontrola, bertan garatutako 3D ikusmeneko teknologian oinarritua.
- Energia hornitzeko teknologia.
- Soldadura automatikoa.
- Torlojutze automatikoa.
- Auto-stacking (biltegiratze automatikoa).
- Indarra neurtzeko kontrola.
- Markatzea (laserra, tinta…).
- Biltegi automatiko integratua gaineratzeko aukera.
- Akastunen kudeaketa.
- Trazabilitatearen kontrola eta fabrika-kontrolaren integrazioa, geruzaka.